XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urrengo egunean jolas-zelaian meza aundia izan zan eta an ere bildu ziran, diotenez, 70.000 lagun gutxi gora bera.

Aldare ondoan errege-erregiñak zeuden 17 gotzaiakin.

10.000 edo batu ziran de Angelis esaten zaion meza kantatzera.

Beste gertaera ederra izan da Mixiotako Erakusketa (Exposición).

An ederki ikusten da gure mixiolariak egiten duten lan ederra.

Barcelona'ko Batzar eta Erakusketa onekin azi ederra bota da biotzetan eta ez da noski alperrikan galduko; Aita Santuak bere ume guzien biotzetan ikusi nai luken Mixiotako zaletasuna aunditzen juango da noski, katoliko guziak mixiolariak izango diran egun ederretaraño, katoliko bakoitzak mixiolariai nolabait laguntzeko asmo sendoa artuko duen zorioneko eguneraño.

Liburu gaiztoak sutara.

Canada'ko Montreal izena duen erria izango da noski liburu gaiztoai gogorrena egiten diena.

Aldiz-aldiz liburu gaiztoak biltzen dituzte sutara botatzeko; azkenengo aldian 8.000 ta geyago bildu dituzte.

Erriko agintariak liburu oyek enparantza edo plaza ederrenean erretzeko asmoak zituzten.

Beren asmoak ez dituzte aurrera eraman, enparantzan bizi ziranak sua beren etxetara joango ote zitzaien bildurra erakutsi zutelako.

Erritik kanpoan bada ere, sutara joan bearrko dute liburu oyek.

Lepradun esker-onekoak.

Mixiolari Prantziskotarrak deitzen dituzten monjak lan aundia egin dute 40 urte oyetan Molokai'ko lepradunen artean.

Orrenbeste urtetako lan aundi ta ederraz arrituak gelditu dira lepradun berak eta monjai nolabait agertu nai izan die beren eskerr-oneko biotza.

Lepradunak beren artean jai batzuek egin dituzte ta jai oyetan al izan duten dirua bildu dute, gero monjai bialtzeko.

1.284 dolar bildu dituzte.

Diru au ematean lepradunak, esan dute zein izango litzaken beren gogoa; monjak Honolulu'n etxe bat jasotzea, onen atzetik etorri edo bilduko zaien diruarekin.

Irlandarrak eta zine gaiztoa.

Irlanda'n sartzeko, oso ate estua jarri zaie pelikulai ta onegatik gaiztoak diranak larri ibilli bear.

Inglaterra'ko pelikula-saltzalleak ezin diote barkatu James Montgomery jaunari.

Dublin'en onek ikusi bear izaten ditu pelikulak, jendeari erakutsi baño lenago, onak ala gaiztoak diran jakiteko ta ¡berak atzera bialdu dizkien pelikulak!.

Zergatik ezin dira erakutsi, diote saltzalle oyek, Irlanda'n, Europa'ko beste erritan erakusten diran pelikulak?.

Pelikulak egiten diranean, Irlandarrak zer esango duten begira ez diteke egon.

Irlandarrak ordea erantzuten dute beste errien antzekoak ez dutela izan nai; onegatik egin dutela orrenbeste odol eraman dien matxinada (revolución) luzea.

Mixiolari batek galdetzen duena.

Tonkin'etik mixiolari batek idazten du esanaz ango probintzi bat, Thanh Hoa izena duena, laster katolikoa izango dala osoa.

Orain bertan milla bat ari dira, gure siñismena artzeko, dotriña ikasten; mixiolariak berriz ezin guziai, bear bezela, begiratu.

Arritzekoa da nola biltzen zaizkion igandero, meza bitartean bere itza aditzera, ortarako egin bear duten bide luzeagatik ikaratu gabe.

¿Nola sortu zaizkio jende oni orren gogo biziak? galdetzen du mixiolariak.

Jende oni, dio berak, begiak iriki zaizkio ta ikusi du mixiolariak egiten ari diran on guzia; gero, katolikoak beren odola ugari eman izan dute emen eta odol ori ez da iñoiz alperrikan erortzen; batez ere Jaungoikoari zor zaizkio eskerrak, bere Elizan sarrtzeko, jende onen biotzetan orren gogo biziak sortu-azi dituelako.